XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez! Nik lamien kantak nahi ditut.

- Mastan lot nazazue eta ez askatu ugartetik urrutiratu arte.

- Ulises, beldur gara. Irentsiko gaituzte.

- Argizariz belarriak itxi ezkero ez duzue kanturik entzungo.

- Niri kasurik egin gabe eta ugartera begiratu gabe egin ezazu arraun.

Gero eta gertuago zeuden eta Ulises hasi zen lamien kantak entzuten.

Kristalezko ahotsarekin sekula entzundako musikarik politena egiten zuten.

Ulises liluraturik, ugartera joan nahi zuen; baina marinelek, entzungor eginez, arraunean jarraitu zuten ugartea atzean utzi arte.

Hau izan zen lamien kantak entzun zituen gizon bakarra.